Kultur Errota - Lurrun minez

Lurrun minez

Galder Perezek, antzezlanaren idazleak hasi zuen ibilbide hau, 2019 urte hasieran, Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren saria irabazi zuenean.

Testuaren irakurketa dramatizatua egiteko asmoarekin Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquezekin jarri zen harremanetan eta Bilboko zazpi kaleetako Lautan hiru jaialdian burutu zen irakurketa. Ikusleen artean Joseba B. Lenoir musikaria zegoen eta hunkituta, inoiz taularatuko bagenu musika jarri nahi izango liokeela esan zigun.
Gauzak horrela eta istorio hau oholtzaratzeko grinaz lagunduta Olatz Gorrotxategi zuzendari gisa egotea aproposa iruditu zitzaigun, sormenak beharrezkoa zuen emakume baten ikuspegia jar ziezaion batetik eta, bestetik, Gorrotoxategik bere antzezlanetan erabiltzen duen ausardiak eta plastikotasunak lanarekin bat egin zezaten. Azkenik, Pelayo Serrano aktoreak ere, proiektuarekin bat egin zuen, bere adinerako zuen esperientzia eta talentua ikusita, proiektu honek behar zuen azken pieza zen.

KULTUR PROPOSAMENAK

LURRUN MINEZ

Antz. Orokorra