Kultur Errota - Laize MC

Laize MC

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea da Laize.

Hamalau urterekin errimatzen hasi zenetik Euskal Herriko toki ezberdinetan kontzertuak eskaintzen ibili da.

Harentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko arma bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahasiz, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rapan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.

KULTUR PROPOSAMENAK

Rap tailerra (laburra)

Mus. Tailerrak
 

Rap tailerra (luzea)

Mus. Tailerrak
 

Laize MC kontzertua

Mus. Modernoa