Kultur Errota - Kiki, Koko eta Moko pailazoak

Kiki, Koko eta Moko pailazoak

1980. eko abuztuan sortu zen Azkona taldea, Nafarroako izen bereko herrian, dantza, musika, pedagogia eta beste arlo batzuetako esperientzietatik abiaturik egindako lan batzuen ondorioz. Arlo guzti horiek, gorputz-mugimendua adierazbide eta giza-harremanetarako baliabidetzat hartuta, “kale giroko partaidetzako antzerkia” hildoa jorratu du taldeak.

Euskal Herrian zehar eta Euskal Herritik kanpo urtetan aritu ondoren, 1988. urtean Bateginik zirkuaren pailazo ikuskizunean parte hartu eta handik jaio ziren orain  KIKI, KOKO eta MOKO PAILAZOlez ezagutzen ditugunak.

Pailazo bakoitzak bere izakera du: KIKI pailazo jolastia duzue, KOKO alaia eta MOKO berriz, inozoa. Pertsonaia hauek esketx ezberdinak aurkezten dituzte emanaldiaren arabera, zirku teknika mota desberdinez bailiatuz: oreka monozikloan, joku-malabareak, maza, pilota eta diaboloekin besteak beste. Guzti hau musikaz alaitua eta PARTAIDETZA bultzatzen duten jolas eta dantzekin lotuz.

KULTUR PROPOSAMENAK

Irribarreak barra barra! Bi pailazorekin

AntzerkiakDantza
 

Katapuntxispun (pailazo bakarrarekin)

Dan. OrokorraZir. Ikuskizunak
 

Txintxilintxin bakea egin (2 pailazo)

Zir. Orokorra
 

Txintxilintxin bakea egin (3 pailazo)

Zir. Orokorra
 

Bizi-bizi zirkua (2 pailazo)

Zir. Tradizionala
 

Bizi-bizi zirkua (3 pailazo)

Zir. Tradizionala