Kultur Errota - Joserra Senperena

Joserra Senperena

Joserra Senperenak goi mailako piano ikasketak burutu zituen Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan eta geroago jazz musika ikasi zuen Bartzelonako Taller de Musics-en zein Donostian.

Azken urteotan musika konposatzeari eskeintzen dio denbora, nagusiki. Hamaika disko kaleratu ditu bere izenean, hasierako diskoetetako jazz eta blues estiloetatik ganbera musikaraino azkenetan.
Horietako batzuetan beste diziplinatako artistekin partekatuta: Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta, Jose Luis Zumeta, Dora Salazar, Joxe Inazio Ansorena edota Rafael, besteak beste.
Bere azken argitapena, Existentzia minorrak (2019), piano hutsez grabatutako diskoa bat da Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Clubean.

KULTUR PROPOSAMENAK

Existentzia minorrak

Mus. Orokorra