Kultur Errota - Iñaki Dieguez Akustik Trio

Iñaki Dieguez Akustik Trio

Euskal musikaren munduan musikari gisa ibilbide luzea duten artistak dira Iñaki Dieguez Akustik Trio taldea osatzen duten hiru artistak eta indarrak batu dituzte proiektu berri honetan. Hala, folk modernoaz gozatzeko aukera emango dute 2021 urtean eskainiko duten ikuskizun berri honekin.

Iñaki Dieguez (akordeoilaria), Angel Unzu (gitarra-bouzoki) eta Iker Telleria (perkusioa) musikariek osatzen dute formazio berri hau.

Dieguezek azken urteetan bidelagun izan dituen Musiketan barrena egindako bidaia da proiektu berri hau, eta Frantziako musikatik edo tangotik hasita folketik hurbil daudenetara, inprobisatutako musikatik edo jazzetik pasatuko da akordeoilaria Unzu eta Telleriaren laguntzaz. Hala, akordeoilariak azaltzen duen moduan, musikari handiekin oholtzak urte askotan partekatu ondoren, “iritsi da nire burua modu intimoagoan adierazteko unea, instrumentu apal baina adierazteko gaitasun handia duen batekin, eta nire konposizioak modu biluziagoan ezagutaraziz”.

Hiru musikarien formazio heterodoxoak eta aberasgarriak ikuspegi desberdina ematen diote folk euskaldunari.

KULTUR PROPOSAMENAK

Iñaki Dieguez Akustik Trio

Mus. Modernoa