Kultur Errota - HUTSUN Txalaparta Taldea

HUTSUN Txalaparta Taldea

Kaixo!!

Hutsun txalapartariak gara, Iruñekoak. 9 urte daramatzagu itsasontzi honetan, ttakunak gora eta ttakunak behera. Gauza ezberdinak egiten saiatzen gabiltza; Folcka, Jazza, Zirkua, ikastaroak, hitzaldiak… Txalaparta maite dugu, eta txalapartaren magia erakusten saiatzen gara.

Bideoklip ezberdinak egin ditugu; Pulp Fiction; Amelie; Jotake… eta berehala taldeko hamargarren urteurrena.

Nafarroan euskara kutsua duten emanaldiak ez dute inoiz bide erreza izan, eta hala ere Euskal Herriko Txalaparta munduan gure txokoa borrokatu dugu eta uste dugu lortu dugula.

KULTUR PROPOSAMENAK

Baratzean

Mus. Tradizionala
 

Txalaparta hutsa

Mus. Tradizionala