Kultur Errota - GORA BIHOTZAK! ANTXO TA PANTXA

GORA BIHOTZAK! ANTXO TA PANTXA

Antxo ta Pantxa pailazo bikote animatua da. Oso bikote alaia eta dibertigarria. Oso gustoko dute dantza egitea, eta hori da, haurrekin eta helduekin egiten dutena.
Musika eta dantza oinarri dutela, eta ikuslegoaren parte hartzea bultzatuta eraman nahi dute bere emanaldia aurrera. Erritmo lasaiak eta ez horren lasiak erabili ohi dituztelarik, gure auzo eta herrietako plazak, eskolak edo koloreztatu daitekeen edozein leku bizipozaz beteko dute.
DJ elegante, guapo, ezin hobea…horrela aurkezten du bere burua gure Antxok. Hala ere, despistatua bezain bihurria da. Lagunek izendatu zuten horrela orain urte asko, “antxoak” egitea oso ohikoa zuelako. Bere akatsak onartzen dituen persona da, azken hau nagusien munduan oso ohikoa ez bada ere.
Pantxa erloju eta presarik gabeko neska, hori dela eta beti deitu dute Pantxa Horrela aurkezten dute Eutsi festara lanean. Baina Pantxa bihurri bezain patxadatsua da eta alaitasunaren bideratzailea.

KULTUR PROPOSAMENAK

Antzarrekin dantzan

Antz. OrokorraMag. Orokorra