Kultur Errota - Dear Flakutxo

Dear Flakutxo

Josu Arabaolaza (bateria) eta Haritz Uriartek (gitarra/ahotsa) osatutako Euskal Rock banda bat gara.

Gure musika estiloa rock genero ezberdinetara hurbiltzen da, Hard-Rock, Post Punk, Rock Psikodelico edo Rock Progresiboa kasu. Soinu bereizgarri bat bilatzen dugu 70eko hamarkadako Fuzz pedal mitikoarekin distortsionatutako gitarrekin baita sintetizadore eta organo hammondekin egindako moldaketekin.

2019ko abenduan hasi ginen grabatzen bandaren lehen diskoa Askatasunaren Trena. Diskoa euskeraz abestutako letrekin eginda dago eta istorio objektibo zein subjektiboak kontatzen ditu.

Diskoaren grabaketa eta nahasketa Haritz Uriarteren esku izan da (4SOKA Sound Studio) eta bandaren lokalean, Aretxabaletako kuartela eraikinean, gauzatu da.
Diskoa 2021ko irailean argitaratu zen.

KULTUR PROPOSAMENAK

Dear Flakutxo kontzertua

Mus. Modernoa