Kultur Errota - BIHAR TALDEA

BIHAR TALDEA

Bihar Taldea 1972. urtean hasi zen aktore-antzerkian, eta jardunean aritu zen zazpi urtez, helduentzako antzerki arloan, batez ere. Gutxika-gutxika, umeentzako antzerkira ere hurbiltzen joan zen.

Basauriko Antzerki Eskolaren sorreran parte hartu zuen eta baita Antzerki Independentearen I. Topaketaren antolaketan ere.

1979. urtean, BIHAR Taldea txotxongiloen mundu zoragarrian sartu zen, eta, hasiera batean, esku-txotxongiloak eta hagaxka-txotxongiloak erabili zituen. Harrezkero, ikuskizun bat sortu du urtero; gehienak  ikusgai daude gaur egun. Taldeak estilo bereizgarria du, eta era guztietako txotxongiloak eta eszenografiak sortzen ditu.

BIHAR Taldea Unima Euskal Herria elkarteko kide da (Nazioarteko Txotxongiloen Batasuna).

KULTUR PROPOSAMENAK

Karolino eta printzesaren bahiketa

Antz. Ipuin kontaketakAntz. Txotxongiloak