Kultur Errota - Bego Alabazan

Bego Alabazan

Nitaz esaten dute… haurrei kontatzen diedanean, narratzaile hurbila naizela, nire baitan ukitu nauten istorioak partekatuz dibertitzen naizena.
Agerikoa dela neska-mutilak parte harazten gozatzen dudala, beraiekin hitz egiten edota kantatzen, beren konplizitatea bilatzen, ondo baino hobeto dakidalako ipuinak aurrera egin ahal izateko beraien laguntza beharrezkoa dela eta jolasten ere kontatu, kantatu eta arnasa har daitekeela.

Nahiz eta normalean kontatzeko hitzak besterik ez erabili, batzuetan ” kutxa txiki magikoak” diren liburuez ere laguntzen naizela, batez ere hauek dastatzeko eta elkarbanatzeko aproposak diren irudiak dauzkatenean. Eta, oso gustuko dudanez margotzea ere, inoiz islatzen dut azal desberdinetan nire buruan agertzen zaizkidan irudiak, saioan zehar beraiekin jolasteko.

Nagusiei kontatzen diedanean…
Umorez eta alaitasunez mugitzen naizela nire emakume-unibertsoan, egunerokotasunean gertatzen diren ustekabeko istorio harrigarriak kontatuz.

Irribarre eginaraztea eta munduari buruz dudan ikuspegi atseginaz gozatzea gustatzen zaidala, helduak pixka bat haurrak sentiaraziz, kantatzera eta istorioan parte hartzera gonbidatuz. Izan ere, niretzat, ahoz kontatutako ipuinen lehen eta oinarrizko helburua dibertitzea eta entretenitzea da eta.

Nire euskara oso hurbila eta atsegina dela esaten didate, eta, nire keinu eta begiradekin konbinatuta, entzun nahi duenarengana beti iristen dela.

Batzuetan, txikienekin bezala, hitzaren erregistroa eta egiten ditudan ilustrazioak eta eskulanak konbinatzen ditut.

KULTUR PROPOSAMENAK

Munduko familiarik onena

Antz. Ipuin kontaketak
 

Itzal itzelak - Johnny cold feet

Antz. Ipuin kontaketak
 

Ipuin BEROtikoak

Antz. Ipuin kontaketak
 

Sagu txiki, sagu maite

Antz. Ipuin kontaketak