Kultur Errota - ATX Teatroa

ATX Teatroa

Atx Teatroa Bilbon sortu zan 2010ean.

Euskal antzerkia egiten dogu, gure hizkuntzan, gure herrian eta gure egungo gizartearentzat. Eguneroko euskal jarduereak soilik, euskal kulturea dakar; eta euskal kultureak soilik, geure buruak begiratzeko ispilu bat.

Kulturearen balorea gainbeheran doan mundu globalizadu honetan, kulturearen zentzua, beharrizana eta erabilgarritasuna mahai ganean jarri gura doguz.

Edertasun eta perfektuen mundu honetan, ilunean dagoana kanporatu nahi dogu. Mundu distopikoak, arrarotasunak, minak, iluntasunak, zatarrak, zikina… argira atara ikusleek gurekin batera atx egin daien.

Oinarrizkoa, instintua, sena… kanpora atera nahi doguz. Benetan inportantea dana, benetan gure sustraiak dagozan lekua, apaingarri barik, kutsadura barik… Atx hareetatik be, tresnak sortzen dira, bizirauteko erremintak, oinarrizko premiak asetzeko baliabideak… Ez dago atxak bezain primitiboa dan beste ezer, ezta horrenbeste tresna, babesleku eta baliabide emoten dauazan beste ezer be.

KULTUR PROPOSAMENAK

Balbea

Antz. OrokorraAntz. Bakarrizketak
 

LUBAKI LAINOTSUA

Antz. Garaikidea
 

TOMIRIS

Antz. Orokorra
 

KASKAROT

Antz. Orokorra