Kultur Errota - ASLA

ASLA

ASLA taldea Oier Aslak 2016an Etxebarrin (Bizkaia) sortutako proiektua da. 2001 eta 2004 urteen artean Maldan taldean aritu ondoren, 2016aren bukaeran abesti propioekin bakarka eman zuen lehenengo kontzertua. Berehala, Gurutze Etxebarria (Inbigu Gypsy Jazz) gehitu zitzaion ahotsetan, eta modu horretan 2019ko urtarrilean sei abestiz osaturiko beraien lehenengo maketa akustikoa kaleratu zuten, non banda formatuan grabaturiko abesti bat ere aurki daitekeen. Grabaketa Joseba Azabalek egin zuen Gorlizko No Studiosen eta musikariak Imanol Pagarizabal (bateria), Mikel Torrijos (baxua eta saxofoia), Andoni Arrizabalaga (kitarra elektrikoa), Joseba Azabal (perkusioa), Gurutze Etxebarria (ahotsa) eta Oier Asla (kitarra akustikoa, elektrikoa eta ahotsa) izan ziren.

KULTUR PROPOSAMENAK

Energiaz eta sentimenduz beteriko pop-rocka

Mus. Modernoa