Kultur Errota - Asier Kidam magoa

Asier Kidam magoa

Magia ikuskizun dotoreak eta originalak.
7 urte nituela hasi nintzen magiarekin interesatzen eta 19 urterekin bizibide bihurtu nuen nire pasioa. Geroztik, izugarri gozatu dut eszenatoki gainean egin ditudan 2.500tik gorako emanaldietan.
Eskarmentu handia daukat magia profesionalean. Telebista-kateetan lan egin dut, antzokietan, kultur etxeetan, instituzioetan, hezkuntza-zentroetan eta Iker Galartzaren “Gure Zirkua”-ko magoa naiz.

KULTUR PROPOSAMENAK

Magia poteoa

Mag. Hurbileko magia
 

Sekreturik ez

Zir. Ikuskizunak
 

Aroa eta mirariak

Zir. Ikuskizunak