Kultur Errota - Asier Hilario geologoa

Asier Hilario geologoa

1977an jaio nintzen tolosarra naiz. Mendiak maite nituelako ikasi nuen geologia. Pirinioetan eta Karakorum mendikatean ikertu ondoren etxetik gertu aurkitu nuen nire altxor geologikoa. 2005garren urtetik Zumaiko flyscharen eta Euskal kostaldeko geoparkearen zuzendari zientifikoa naiz. Nire jarduera nagusia lur zientziak komunikatzea da. Horretarako hitzaldiak, irteerak, liburuak, telebista, irratia eta beste zenbait baliabide erabili ohi izan ditut.

Euskal paisaia anitz eta menditsuaren atzean gorderik dauden istorioak eta sekretuak pasioz eta hitz ulergarrietan kontatzea da nire jardueren helburua. Gure lurraren memoria eta funtzionamendua ulertzea ezinbestekoa baita.

KULTUR PROPOSAMENAK

Harriz harri: Pirinioetako mendiak eta geologia

Jak. NaturaJak. Hitzaldiak