Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Zuhaitzarekin solasean - Rouge elea

Zuhaitzarekin solasean

Rouge elea

 

Ibilaldi bisual eta soinuduna, aire zirkoa eta gogoeta sasi filosofikoak

Bakarka egiteko paseo batekin hasten da, arte instalazioz atondu dugun bide batetan zehar. Bide horri ekitera gonbidatzen zaitugu, zure alde basatia eta inguratzen zaituen paisaia hizketan jar ditzazun. Bidearen amaieran zuhaitz bat dago. Han itxoingo zaitugu solasaldi batetan tematzeko, elkarrizketa poetiko eta absurdoa saiatzeko.
Munduko zuhaitzak aipatzen dituen olerki erritmiko eta sustrai- adarreri eskainitako dantza artean, zure burua galdekatuko duzu… pisu arin batek harrapatuta.

Iraupena: 35 minutu + ibilaldia (aukeran)
Behar teknikoak

Argindarra
Soinu ekipo bat
+ bi mikrofono