Ikuskizuna eskaera orrira gehitu

Zirku tailer irekia

Zirkugintza

 

Zirkua arte eszenikoetatik eratorritako artea da eta bertan trebetasun psikomotorrak, gorputz adierazpena, oreka, elastikotasuna, indarra, norberaren konfiantza, sormena, talde lana, lankidetza, etab. lantzen dira. Hau da, zirkuak gorputza ez ezik, autoestimua ere lantzen du. Horretarako, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak teknika desberdinak erabiltzen ditu: akrobaziak, oreka, oihalak, trapezioa, malabareak, psikomotrizitatea, pailazoa …

Adin guztientzako jarduera da, eta guztiz inklusiboa da. Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak 5 urte baino gehiago daramatza zirkua irakasten Urdaibain. Gure monitoreek 10 urte baino gehiagoko esperientzia dute eta arduraduna unibertsitateko lizentziatua da zirkuko pedagogian.