Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Zabortegitik salbatuak - Nigara zuek

Zabortegitik salbatuak

Nigara zuek

 

Nigara zuek- en zuzeneko bakoitza ezberdina da beti. Aldi bakoitzean bidean lagun dituen kantuak ekarri ditu publiko aurrera, nagusiki gitarra, loopak eta ahotsak nahasiz. Batzuetan abestiak, besteetan pieza instrumentalak baita ikuskizunetarako sortutako soinu banden moldaketak. Betiere momentuko energia ahalik eta hoberen jaso eta hartara moldatuz.
Zabortegitik salbatuak diska aurkezteko Idoia Hernandez musikariarekin partekatuko du oholtza Ander Fernandezek. Diskan teklatuek eta oinarri elektronikoek hartu dute garrantzia eta horiek izango dira zuzeneko osagaiak, ahots, sintetizadore eta gitarrarekin batera.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

Soinu ekipoa