Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - XXX - Piztiak
 

2021ean 30 urte bete genituen eta hori ospatzeko XXX bilduma bat atera dugu bi abesti berri eta aurreko 7 disketako abesti esangurantsuenekin.

Gure asmoa bilduma hori kontzertuetan aurkeztea da.

XXX CD bildumako abestiak:

  • Beltza eta Itzulia “Huts nazazu” (Elkar 1991) EP-tik;
  • Ikaraz eta Ez naiz ezer “Hasi orduko” (Elkar 1992) LP-tik;
  • Ordu bete eta Kaletik at “Argia eta Itzala” (Gaztelupeko hotsak 1998) CD-tik;
  • Ezin eta Gabituaren balada “Zero” (Gaztelupeko hotsak 1999) CD-tik;
  • Euriaren zain “Euriaren zain” (Gaztelupeko hotsak 2006) CD-DVD-tik;
  • Jai Braian, Bafor bat hodei zintan eta Udako arratsaldin “Gabeko kalapitxixak” (Buztenbaltza 2009) CD-tik;
  • Ohean biziko gara, Ametsik ederrena, Bixitxi marabilli re (All Stars), Hamasei eta Txikotak Solte “U” CD-tik (Buztenbaltza 2015);
  • Begietara begiratu eta Barrun barrukuk (2022) abesti berriak.

Begietara begiratu (Txomin Uribe): Etxean gaixotasun larri baten ondorioz izandako bizipen eta galeraren sentipenez sortutako abestia da. Gaixotasun larri bat eduki edo izan dutenei eta bere ingurukoei eskeinitako abestia da.
Honen film txikia Bilboko “El Mostuito” ekoizle independienteak egin du.

Barrun barrukuk (Josu Aranbarri): Covid-aren eraginez etxean konfinatuta egon garenean etorritako irudi eta burutazioez sortutakoa. Izar Aranbarri Lakak abotsak sartu ditu. Honen bideoa Josu Aranbarrik (Buztenbaltza Prodakxon) egina da.

Iraupena: 120 minutu
Behar teknikoak

Riderra kontsultatu.
Espazio txikietara moldagarria.