Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Urruna - Tripak Kolektiboa

Urruna-k leku berezi bat erakusten du, espeleologo batek, bere linterna ezustean piztuta, mundu arrotz batera argia eramango balu bezala.

Igarobide bat agertzen da sumendi aktibo baten magalean. Laba irristatzen da, sumendia dardarka ari da bere zatiak dirdiratuz.

Bertako biztanle ohiek, labak irentsita eta harri bihurtuta, osatzen dituzte orain paisaiaren erliebeak. Bizirik dirauen komunitate txiki bat ikus daiteke. Alargunez osatutako koro izerditsua da, neurriz kanpoko egunsenti baten oroitzapena partekatzen duena.

Paregabeko egoera horretan, harremanetan daude kiskaldutakoekin; haiekin orain maitekiro, hurrengoan axolagabe eta ikaragarriro jokatuz. Zerbait makabroa nolatan izan daiteke hain hunkigarria?

Giro horretan, berehala zimelduko den lore bat bailitzan, gaixo birjinal bat jaiotzen da. Pertsonaia horrek, berehala liluratuko du bidaiari bat zeina betirako geratuko den leize horri so. Biztanleen beldur eta augurioek, eta bidaiariaren maitasun desesperatuaren adierazpenek nolabaiteko erregu baten antza dute…

Metal preziatu bat irteten da sumendiaren barrutik. Gertaera hori misterioarekin, atzemanezinezko zerbaitekin, soinu berri batekin topo egitea bezalakoa da pertsonaientzat.

Iraupena: 70 minutu
Behar teknikoak

- Soinu sistema (minijack sarrera)
- Eszenatoki gainean barra polea sistema erabiltzeko
- Microfono bat.
- Ke makina (konpainiak jarria)
- Ahots eraldatzailea (konpainiak jarria)