Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Txus & Txu - Trokolo teatro

Txus & Txu

Trokolo teatro

 

Txus eta Txu kasualitateak elkartu ditu. Auzokide bihurtu ondoren elkarrekin bizitzen ikasi behar dute orain. Baina bakoitzaren izaerak eta armonian bizitzeko duten interesak egoera zentzugabeetara eramaten ditu.

Oraingo honetan gure proposamena keinuetan oinarrituta dago. Ikusleak erakarri nahi ditugu dibertimendu, emozioa eta hausnarketarako aukera eskeiniz. Ikuskizun honetan, eszenaratze bizi, alai, poetiko eta oso dotore baten aldeko apostua egiten dugu, heldu zein umeak hunkitzeko eta gozatu arazteko helburuarekin.

Txus & Txu ikuskizuna dinamikoa da, dibertigarria, hurbila, keinu bidezkoa. Familian disfrutatzeko eta ongi pasatzeko ikuskizuna.

 

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Gutxieneko espazioa: 6,5 m zabalera x 6,5 m. sakonera x 2,7 m. altuera.
Kalean:
- Zoru leuna, pareta edo antzeko zerbait gunearen atzekaldean.
- Argindarraren iturri arrunta antzezpen tokiaren ahalik eta hurbilen.