Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Txotxongilo bertsolariak - Toni la sal

Txotxongilo bertsolariak

Toni la sal

 

Ikuskizun hau Euskal Herriko tradizioen goraipena da. Bertan, gure tradizioak mantentzeko eta zabaltzeko, bihotzez bizitza guztia eskaini duten pertsonak goresten dira. Umorez, eta adin guztietako publikoarentzat pentsatuta, eskaintza bikaina izan daiteke herriko jai edo bestelako familia-ekitalditarako ere.

Laburpena:

Felipe Zelaieta bertsolari tradizionala aukeratzen dute Euskal Herria Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan ordezkatzeko. John Zelaieta, diasporaren senide oso histrioniko eta Idahotik iritsitakoa, bere coach pertsonala izango da  entrenamendurako kanpamentu berezian: Global Bertsolaritzing Camp-ean, alegia. Felipek errezitaldi tradizionalak egiten ditu baina Johnek bere ikaslea munduko txapelketetarako, globalizatuago, presta dadila nahi du. Txotxongiloetan zehar Felipe Zelaietak bere ametsak aurkitzen ditu.  Johnek Felipe pilula batzuez dopatzea erabakitzen duenean hasten dira benetako zailtasunak eta txotxongiloen eskutik bere ametsak amesgaizto bihurtuko dira.

 

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Entxufea: indarra: 3000 w