Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - 40 urte ta aldapan behera niek - TXIKI umorezko bakarrizketak

40 urte ta aldapan behera niek

TXIKI umorezko bakarrizketak

 

40 urteak beteta badituzu eta bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu, AniMIAU! hurrengo testa erantzutera:

Supositorioen belaunaldikoa zara? Goenkale 20 urtetan zehar ikusi duzun euskaldun peto peto horietakoa zara? Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita zaude? Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara? Poteatzera beharrean, herriko pastelerian pasatzen duzu atsaldea lagunekin? Kañak edan ordez, te roibosa edaten hasi al zara? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen al zara? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dizkiezu? Etxean telebistari mintzatzen hasi al zara? Oteiza baino marmartiagoa bihurtu al zara? Guraso bihurtu zara?

Jakin, 10etik 5 baiezko erantzunez gero santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldu batean bihurtu zarela bere kalapita guztiekin.

Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi badituzu, TXIKIrekin batera barre algara eta festa sortuko dute ikusleak protagonista zuzena direlarik.

16 urtetik gorako pertsonei zuzendua.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Mikroa
- Mikro oina
- Taburete bat edo mahaitxo bat