Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Txalaparta hutsa - HUTSUN Txalaparta Taldea

Txalaparta hutsa

HUTSUN Txalaparta Taldea

 

Txalaparta Hutsa izeneko ikuskizuna, txalaparta tradIzionala eta garaikidea lotzen duen ibilibide musikatu bat da. Txalapartaren historia eta garapena azaldu eta musikatzeaz gain, kirikoketa eta tobera ere azaltzen ditugu.

Kontzertuan azalpenak eta joaldiak nahasten ditugu txalapartak azkenenko 60 urteetan egindako bidea birsortzen.

Erakustaldian txalaparta hauek erakutsiko ditugu: tradizionala; ohola; afinatua; erritmikoa; eta harrizko kromatikoa.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

Espazio handietan
-soinu ekipoa
-Mikroa

Toki txikietan:
soinu ekiporik gabe.

Orokorrak:
- Aulkiak publikoarentzako.
- Furgoneta tokiraino iritsi behar da.