Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - TOPA: Ardoaren bidaia magikoa - EIDABE

TOPA: Ardoaren bidaia magikoa

EIDABE

 

Manuel Quintano Arabar Errioxar ardo jakintzarentzat iraultza izan zen. Burdeosera egin zuen bidaia bertako ardoa egiteko erabiltzen zituzten teknikak ikasteko eta hemen aplikatu ahal izateko. Egun, bere heriotza eta 200 urte geroago, bidaia hori itzaletatik berreskuratuko dugu magikoki, ardoarekin jolastuko gara, historiari eta Manuel Quintanoren istorioei tiraka. Trago artean, noski, monologo ardozalea, magia ikuskizun txikia eta barregarria gozatuko du ikusleak.

Zoragarria. Ardogarria. Eta e-garria kentzeko modukoa.

Iraupena: 40 minutu
Behar teknikoak

- Entxufea
- Aldagela
- Aparkalekua