
Tik – Tak
Nai
“Nai” beti presaka dabil… korrika alde batetik bestera. Baina gaur zorte oneko eguna da berarentzat: Denbora topatu du!
Atzera kontaketa hasiko da, tik-tak, tik-tak…
Minutuak badoaz eta Naik publikoaren parte-hartzea beharko du gehien gustuko duena egiteko: Malabareak
Ikuskizun honetan, denborarekin eta irudimenarekin edozein gauza lortu dezakegula ikasiko dugu, hori bai, gauza bakoitzak bere denbora behar du.
Ez kezkatu zerbait lehenengoan ez baduzu lortzen:
Berriro saiatu! Ekinez, lehenago edo beranduago, ametsak egi bihurtuko dira 😉
Antzerkia eta malabareak familia osoarentzat.
Behar teknikoak
• Furgonetarekin sarbidea ahalik eta gertuen.
• Argindarra: 220V / 3500W
• Muntaketa: 2 Ordu
• Desmuntaketa . Ordu 1
• Hesiak lagungarriak dira espazioa mugatzeko.