Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - The queen of musutxuak - Pedro Alabazan

The queen of musutxuak

Pedro Alabazan

 

Alabazan taldeko Pedro eta Joaquinen esku, euskara eta ingelesa tartekatuz, familiako txikienek gozatuko dute printzesa ausart baten abenturak ezagutzean; neska honek badaki zer nahi duen eta mundu zabalera abiatzen da nahi eta behar duen horren bila.
Ez du dragoi edota sorginen kontra borrokan egin beharko baina bai topatu beharko du aurkitzeko hain zaila den Musutxuen Erregina.

Iraupena: 60 min
Behar teknikoak

- Eszenatoki txikia; barrukoa bada, argiztatzeko aukera ematen duena
- Kalean bada, soinu ekipoa behar dugu eta horren ardura hartzen duen soinu-teknikaria
- Entzuleentzako jarleku erosoak
- Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna