Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Slackline eta Oreka jolasak - Orekatu

Slackline eta Oreka jolasak

Orekatu

 

Erronkarako prest? Slackline soka baten gainean oreka mantentzeko gai zara?
Zure oreka hobetzeko baliabideak eta laguntza eskaintzen dizugu.
Trebezia eta barne oreka lantzeko esperientziarako prest?

Orekatuk tailer mota hauek eskaintzen dizkizue:
*Slackline tailerrak: Erronka soka baten gainean, oreka mantentzea da. Gure orekarien laguntzari esker, partehartzaileek, alde batetik bestera gurutzatzen ikasiko dute.
*Oreka jolasak: Diabolo, pilotak, makil txinatarrak, kariokak, kendama,.. bezalako malabare tresnak ezagutu eta erabiliko dituzte.

Nola antolatzen du tailerra?
2 orduko tailerra, Lehenengo orduan, talde batek slackline ikasiko du eta besteak malabareak. Bigarren txandan jarduera aldaketa egingo dute Horrela partehartzaileek, diziplina desberdinak probatu ahalko dituzte. Horretarako, bi irakasleren laguntza eta jakintza izango dute. Parte hartzeko musukoa jantzita eramatea eskatuko dugu. Gure aldetik, segurtasun neurriak hartu eta erantzukizunez jokatuko dugu.

Ikasle kopurua:
Gehienez 20 partaide izan daitezke saio bakoitzean.

Iraupena: 2 ordu
Behar teknikoak

Slackline zintak jartzeko, zutabeak, zuhaitzak edo barandak beharko ditugu.