Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Skratx - Ameztu antzerkia

Skratx denboraren poderioz super-heroi izatetik anti-heroia izatera pasatu da. Orain da momentua ipurdia altxatu eta 360 graduko aldaketa bat egiteko: esku artean arazo bat azaldu zaio eta, konpondu ezean, betiko kapa zintzilikatu beharko du.

Wert Igo doktoreak bere kidea Fantastik Luzi bahituko du eta hau askatzeko harrapatuta daukan energia barra goraino bete beharko du.

Egia esanda, Skratx ez da batere azkarra eta Luzi askatzeko publikoaren laguntza behar-beharrezkoa izango du.

Lortuko al du Fantastik Luzik, Wert Igo doktorearen eskuetatik libratzea?

Antzezpen umoretsua, dibertigarria eta samurtasunez betea.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

Argindar toma