Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Sex Sua musikala - Elur etxea

Sex Sua musikala

Elur etxea

 

Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Eta app horiek erabiltzen hasi zarenetik zure antsietate mailak gora egin du? Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada, ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.

Ikuskizun honek antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu. Aktore bakarra du oholtza gainean. Eta berarekin batera ilusio faltsuen bidean barneratuko gara, umorez eta dramaz betetako bidaia egiteko.

Zeinbait unetan ikusleak zirikatuko ditugu (errespetuz). Baina, horrekin batera, une serioagoak ere tartekatzen ditu musikalak, ikusleek beraien bizi ohiturei buruzko hausnarketa egitea bilatzen baitu Sex Suak.

Horrez gain, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere bada Sex Sua, genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere zabaldu nahi dugulako ikuskizun honen bitartez.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Eszenatokiaren tamaina minimoa: 4 metro (zabalera) x 3 metro (sakonera)
- Argiak: gutxienez 8 foku (par, rekorte ala led fokuak): horietako 4, argi neutroa dutenak; bi foku, argi gorriak; eta beste biak, urdinak.
- Argiak kontrolatzeko mahaia.
- Soinu mahaia, audioa kontrolatzeko. Ordenagailu portatila (konpainiaren ardura) bertara konektatuko dugu, ikuskizunean entzuten diren audioak eta bideoak jartzeko.
- Gutxienez bi bafle, audioa behar bezala entzuteko.
- Diadema mikro inalanbrikoa eta petaka.