Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - SALAKETA - TARTEAN TEATROA
 

Antzezlan honek asko du absurdotik. Abiapuntua bera, nahiko absurdoa da: pertsona bat salaketa bat jartzera doa igarle batek esan ziona ez delako bete. Egoera sinple horretatik abiatuta, salaketa jartzera joan denaren eta hari harrera egingo dion justizia administrazioko langilearen arteko elkarrizketa da gidoiak hartzen duena. Bai batak zein besteak egoera absurdora eramaten dute eta mila ergelkeriatan katramilatzen dira.

Gidoi umoretsua da hau, ironiko eta absurdoa. Bertan, gizartean zabalduta dauden uste eta klitxe ugari ere azaleratzen dira zentzu kritiko batean.

CAFÉ BAR BILBAO Antzerki Laburreko saria eta Pabellon 6ko Antzerki Arineko Kriselu saria eta Aktore onenen saria jaso du.

Iraupena: 25 minutu
Behar teknikoak

- Soinu ekipoa
- Aldagela