Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Rap tailerra (luzea) - Laize MC

Rap tailerra (luzea)

Laize MC

 

Tailerrean testu erritmikoen konposizioa modu ludiko-hezigarrian nola egiten den ikusiko dugu. Helburu nagusiak hip-hop kulturarekiko eta euskal kulturarekiko interesa piztu eta sormena sustatzea da. 


METODOLOGIA:

Tailerrak zati teorikoa eta praktikoa ditu.

  • Teorikoa:
    Hip Hop-a zer den, haren jaiotza, Euskal Herrira iritsi izana eta Euskal Herrian izan duen garapenari buruzko hitzaldi txikia. 
    Horrela, parte-hartzaileek elementu bakoitzaren (Rap, Dj, Break Dance eta Graffiti) oinarrizko printzipioak zein izan diren ezagutu ahal izango dute eta baita gaur egun zertan bihurtu diren ere.
  • Praktikoa:
    Sormen-metodoari buruzko sarrera eta taldeetan parte-hartzaileek testu errimatu bat landuko dute aurretik hautatutako gai bati buruz, musikaz lagunduta, metrikari buruzko oinarrizko nozio batzuk eskuratzen dituzten
    bitartean.
    Testua amaituta, elkarrekin rapeatzen bukatuko dugu saioa. 

Nori zuzendua
10 urtetik gorakoei zuzendua. 

Orokorra izan daiteke edo emakumeei soilik zuzendua, musika eta sormenaren bitartez ahalduntzea ere lantzeko.

Iraupena: 45-60 minutu
Behar teknikoak

-Mahaiak eta aulkiak
- Orriak eta boligrafoak
- Bozgorailuak
- proiektore/pantaila bat (HDMI irteera)
- Entxufea