Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - PIZTU! emakumeON energia - EIDABE

PIZTU! emakumeON energia

EIDABE

 

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz GUZTIONTZAT aukera berdinak zabaltzen dituen mundu bat asmatuko bagenu?

Eta zer gertatuko litzateke bapatean zientzialari batek ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua asmatuko balu?  Ahalbidetuko luke horrek berdintasuna? Eta asmatzailea emakumea balitz?

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi antzezlek dena buruz gora jarriko dute; emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, Marie Curie ardatz eta gidari dugularik; emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu.

Bidaia honen ondoren, bakoitzaren barnean ideia berriak pizten baditugu, beharbada makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara…

Iraupena: 50 min
Behar teknikoak

- Entxufea
- Aldagela
- Aparkatzeko tokia