Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Pirata garrapataren abenturak - Patata tropikala antzerki laborategia

Pirata garrapataren abenturak

Patata tropikala antzerki laborategia

 

MAGIA , ANTZERKIA eta TXONTXONGILOAK tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten dugu, kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena.

Pirata Garrapatak bidai izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidai guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu: Indian txirula magikoa aurkitu zuen, Australian poltsa magikoa eta Errusian era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsaspean bizitakoa izan da. Gaur, egun berezia denez, era berezian kontatuko dugu istorioa.

Itsasoan murgilduko gara. Bertan Bixigu Begigorri, Plakton, Pulpi olagarroa eta beste lagun asko ezagutuko ditugu. Bixigu begigorrik ITSASOAN arazo izugarri bat dagoela kontatuko digu… Lortu ahal izango du, pirata Garrapatak, arazoa konpontzea?

PATATA TROPIKALAk beste abentura batean murgiltzen gaitu, kutsadurak naturan duen eraginaz ohartzeko. Itsasoaren bizimodua ezagutuko dugu antzezlanarekin batera.

KRISKITIN, KRASKITIN, LARROXA KRABELIN…. Aurrera!!

Goazen itsasoan murgiltzera!!!

Publiko familiarrari zuzendutako ikuskizuna, bereziki egokia 2-12 urte tarteko haur eta gaztetxoentzako.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Espazio eszenikoa 4 x 4 metroko izatea
- Entxufe hargune arrunta (220v/16A)