Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - PETITXOU - Tutik clowns- Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak

Gari, Montxo eta Joselontxoren urtemuga da: 25 urte betetzen dituzte elkarrekin! eta hori, noski… ospatu beharra dago! Eta horretarako, ikusle guztiak gonbidatuak dauden festa handi bat antolatuko dute.

Musika, magia eta barrez osaturiko istorio txiki eta dibertigarri desberdinez beteko da eszenatokia. Haurrak protagonista egiten dituen familientzako ikuskizun dibertigarria.

Hasieratik, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek – Tutik clowns konpainiak, pailazoaren tradizioan oinarrituta eta antzerkiaren lengoaiara egokitutako ikuskizunak sortu dituzte, adin guztietako ikusleei zuzendutako umorea bilatuz.

Petitxou lehenengo momentutik, heldu zein haurren arreta lortzeko diseinatua dago, ikuskizun guztian zehar ikusleak gozatu, barre egin eta hunkitu daitezen.

Iraupena: 60 min
Behar teknikoak

- Beharreko espazioa: 8 m. sakoneran, 6 zabaleroan
- 3.500 Kgko ibilgailua espacio bertan sartzeko aukera (kale antzerkia denean)
- 220 V-ko entxufea