Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Pantxika Lamur, alter hEGOak - Zirika Zirkus

Pantxika Lamur, alter hEGOak

Zirika Zirkus

 

Pantxika Lamur berrogeitapiko luze dituen emakumea da (menopausia hortxe, berak esaten duen bezela. Moderna eta borrokalaria, bere erronken artean, pertsonen arteko berdintasuna, Feminismoa.
Neskazarra izateaz harro dago. Bitxisua, pertsonekin maitemintzen da, ez generoarekin. Bere lagunen laguna. (Sororitatea)
Bere alter egoarekin (maniki bat) eta ezinbestekoa den publikoarekin batera inprobisatuko du. Ikuskizun hau ez da bitan errepikatuko, beti desberdina delako!
Umorea eta maitasunarekin jositako ikuskizuna.
Gozo, gazia, miña ta pikantea!

Iraupena: 50-60 minutu
Behar teknikoak

- Argindarra toma behar da.
- Aldagela