Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Ondorengoak - Zirika Zirkus

Ondorengoak

Zirika Zirkus

 

Aspaldiko zirku familia bateko lau kideek herentzian ikuskizun bat hartu dute eta dena oso-oso ongi egin nahi dute; baina ez daude lasai ,osaba Pako ez baita haiekin fio eta postal batean edozein unetan beren lana ikustera etorriko zela idatzi die…

Ikusleen konplizitatearekin lana modu txukunean bideratzen saiatuko dira: esku jokoak, akrobaziak, umorea, klakeak, eta bat-batean… musika zuzenean laukotearen eskutik!

“Jendeari ongi pasarazteko, zeuek gozatu behar duzue aurrena” da haien aintzinekoen aholkua. Ondorioz, beti lortzen dute familia guztiak ongi pasatzea, barre egitea eta emozionatzea!

Behar teknikoak

4 Aktore
Teknikaririk ez da behar,
lau aktoreon artean soinua eramaten dugu .
- Argi indar Toma
- Lurra laua eta lisoa (oso garrantzitsua)
- Neurriak (gutxienez)
- LUZE 6 metro
- ALTU 5 metro
- SAKONA 6 metro