Ikuskizuna eskaera orrira gehitu

OLENTZEROREN ZAKU MAGIKOA

ZIRTAKA ANTZERKI TALDEA

 

Olentzeroren oparien zakua desagertu egin da. Oparien zaku magikoa!!! Mari Domingi eta Galtzagorri bere bila dabiltza, baina pertsonaia gaizto batek Mari Domingi eta berarekin dabiltzan emakume guztiak sorgintzat hartu ditu eta haien kontrako maltzurkeriak egingo ditu. Zuk ikusi al duzu Olentzeroren zakua?. Lagunduko diguzu zakua topatzen? Ezin dugu huts egin, bestela aurten oparirik ez!!!
50 minutuko antzezlan honetan haurren irudimenean zehar abiatuko gara Eguberrietako pertsonaiekin batera. Abestiz eta dantzaz hornituriko ikuskizunaren bidez fantasia, ilusioa eta alaitasuna partekatuko ditugu guztion artean.

Estreinaldia aurten egingo da!!!! (azaroaren 20tik aurrera)