Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Nora zoaz Kalamity? - Kaktus antzerkia

Nora zoaz Kalamity?

Kaktus antzerkia

 

Kalamity Jane mendebalde urruneko herri txiki batean bizi da. Emakume guztiek bezala, etorkizuna idatzita ikusten du, baina “cowboy” basatien mundu honetan Kalamity ez da aske sentitzen. Beraz, bere ametsa lortzeko Oklahoma Cityrako bideari bakarrik ekingo dio. Bai, bakarrik. Hala ere, hori gertatzea nahi ez duen Sheriffa dugu kontra. Tartean “oztopo” batzuk jarriko dizkio hara iristea ekiditeko. Lortuko ote du Kalamityk iristea?

Keinu antzerkia eta Clown teknikak uztartzen dituen umorezko lana da. Mendebaldeko munduan murgiltzen den arren, gure egunerokotasunarekin lotura zuzena duten gaiak jorratzen ditu. Maskulinitatearen edo indar fisikoaren hegemoniaz gain, itxurakeria eta estereotipoen mundu latza ikusmiran jarriko ditugu. Gure buruaz barre egingo dugu eta ikuslegoari antzerkia egiteko modu berria eta zuzena helaraziko zaio.

Iraupena: 45 minutu
Behar teknikoak

Soinu ekipoa
Bi bozgorailu eta hankak
Ordenagailuarekin musika jartzeko beharrezkoa.