Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Noiz utziko dio euria egiteari - Piszifaktoria

Noiz utziko dio euria egiteari

Piszifaktoria

 

2071ko urria da. 40 urte dira euria egiten hasi zela. Etenik gabe egin du ordutik, 2031ko udazkenetik, Koronabirusaren Omega aldaerak eragindako hamar urteko konfinamendu zorrotza amaitu zen egunetik.
Kaleko ikuskizun ibiltari bat da eta hiri, herri edo auzo bakoitzaren hirigintza ezaugarrietara moldatzen da. Murgiltze-esperientzia berritzaile bat eskaintzen dio publikoari, aldi berean ikuskizun honen ikusle eta protagonista izango delako.

Iraupena: 25 minutu
Behar teknikoak

-Aldagela bat hasierako puntutik gertu.
-Laguntzaile bat, publikoa gidatzeko hasieran.