Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - NATURA GARA (formatu txikia) - KIKI,KOKO ETA MOKO PAILAZOAK

NATURA GARA (formatu txikia)

KIKI,KOKO ETA MOKO PAILAZOAK

 

Kiki eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari dela. Eta nork edo zerk du horren errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak.
Istorio honetan bada oso gaixorik dagoen zuhaitz protagonista bat, beste hainbat espezieren antzera hilzorian dagoena.
Zuhaitz honen iratxo zaindariak, pozik dakusa Kiki eta Koko pailazoek, neska-mutiko asko eta askoren moduan, zer-nolako ahalegina egiten diharduten arbolari bizia itzultzeko.
Aldi berean, zorioneko ikastearen abentura honetan, pailazoek eta publikoak “Uraren zaindariari” entzuten diote; honek jaberazten ditu-eta urak, aireak eta lurrak zenbat balio duten bizitzarako.
Dantza, barre, abesti, zuzeneko musika, malabare eta pailazoen jardun txit entretenigarriari esker, denon artean erraz lortuko dugu zuhaitzari, gure protagonistari, bizitza itzultzea.

Iratxoak,bere zuhaitzari loreak ateratzea lortzen duenean,”basoko zaindari” eder batean bihurtzen da.Azkenean, denok elkarrekin ospatuko dugu, naturaren biziaren garaipena; hain zuzen, garbi ulertuko baitugu natura garela.

Iraupena: Ordu bete
Behar teknikoak

- Entxufe bat 220 W-tara
- Aldagela
Areto batean bada:
- Argi txuriak

Oharra:
Emanaldia kalean bada eszenografia gure furgonetara lotuko dugu, haizeak eragin ditzakeen arriskuen aurrean segurtasuna bermatze aldera (guk geure lotzeko sistema propioa daramagu).