Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Munduko familiarik onena - Bego Alabazan

Munduko familiarik onena

Bego Alabazan

 

Ipuin-saio musikatu honetan Bego Alabazan eta Azeriren esku, Carolina txikiaren istorioa kontatu eta kantatuko dugu.

Umezurztegian gau osoa eman zuen ilargi betearekin hizketan asmatzen eta asmatzen nolakoa izango zen biharamunean bere bila etorriko zen familia berria, munduan familia mota desberdin asko-asko daudelako.

SM argitaletxean Susana Lópezek idatzitako liburuan arnasa hartzen duen ipuin-saio musikatua.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Mahai txiki bat agertokian
- Soinu ekipoa