Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Meri Mari eta Lari - EIDABE

Meri Mari eta Lari

EIDABE

 

Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez du Meri haurdun zegoenik jakin; ezusteko ederra hartu du.

Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Zergatik mugatu bi aukera horietara? Izan nahi duen guztia izateko aukera izango du umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.

Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovak argitaratutako kantuak dira. Sentipenak askatu diskoarekin, ikusle gazteagoengana iritsi nahi izan du trabesti euskaldunak.

Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktoresarekin batera sortutako ikuskizun hau umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Entxufe arrunta
- Aldagela
- Aparkatzeko tokia