Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Manipulazio estrategiak - Petti

Manipulazio estrategiak

Petti

 

Pettiren 13. diskoa da. 2020ko udaberrian argitaratu zen, eta, egoerak baimendu duenetik, aurkezten ari da, hari-laukotea, pianoa eta rock-bandaren laguntzarekin. Egitasmoa Noam Chomskyren pentsamenduan oinarritzen da, eta Harkaitz Canok egin ditu hitzak. Gaiak gaurkotasun betea du, gizartea manipulatzeko komunikabide handiek erabiltzen dituzten estrategiak aletzen baititu, estilo desberdinetako abestien bidez, hasi bossa novatik eta funkyra edo bluesera.

Antzoki handietan emateko sortu bada ere, egoera dela eta, formatua egokitu daiteke neurriek behartutako baldintzetara.

Halaber, bakarkako kontzertuak ere eskaintzen ditu, gertuagokoak eta goxoagoak.

Iraupena: 1:30
Behar teknikoak

https://www.canva.com/design/DAEHfGAmYYs/JgzA-GZaeq3igJW8DV_XVQ/view?utm_content=DAEHfGAmYYs&utm_campaign=designshare&utm_medium=link&utm_source=publishsharelink