Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Maiteder - Kiribil konpainia

Bidaia, beti, itxaropen, askatasun, truke eta irekitasunaren eramailea izan da.
Sorkuntza berri honek, elkarrekin bidaia bat bizitzea du helburu, irria, poesia eta emozioak elkarrekin partekatuz.

Xabier LIZARDI eta Irène COLOMB-JACOB poeten obrak izan dira obra honen iturri.

Sorkuntza hau Kiribil konpainia eta  Dejabu panpin laborategiaren arteko mugaz gaindiko koprodukzioa da.

5 urtetik goitiko haurrentzat bereziki gomendatua.

Espazio desberdinetara moldagarria.

Iraupena: 45 minutu
Behar teknikoak

- espazio hutsa 5m x 4m
- publikoa oholtzaren inguruan kokatzen da
- entxufe bat.
- Argitegia (oholtzan baldin bada). Kontsultatu