Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Magiapoteoa - TOR magoa

Magiapoteoa

TOR magoa

 

Magia eta poteoa bilatzen dituen gertuko magia ikuskizuna. Ez zara magia ikustera joan behar, magia zuregana joango baita.
Herriko jaietan, lagun koadrilak poteatzen dabiltzala, kalean gora, kalean behera, herriko plazan, alde zaharrean… edo poteatzeko asmatu daitekeen beste edozein tokitan, Tor magoa jendartean murgilduko da bertatik bertara magia egiten.
Herriko jai, azoka, jaialdia, koktel… eta / edo imajinatu dezakezun edonon!

Iraupena: 90 minutu
Behar teknikoak

Magia bertatik-bertara ikusteko gogoa. Besterik ez!