Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Maddi pirata - Zirtaka antzerki taldea

Maddi kostaldeko neska alai bat zen eta bere familiarekin oso pozik bizi zen, baina egun batean Miss Cauliflower erregina zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zen. Asko zen jokoan zegoena: Maddiren ametsak, bere ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan zuen: Pirata bihurtzea, alegia! Baina zer egin dezake berak bakarrik Txerriface kapitaina eta Miss Cauliflower erreginaren kontra?

Zuek prest zaudete berari laguntzeko? Kantauri itsasoko piratak izan nahi duzue?

Edukia:

Piratak, sorginak eta enparauak beti pertsonaia gaizkiletzat aurkeztu dizkigute, baina askotan ez da horrela izan. Historia idazten zutenek, askotan, errealitatea aldrebesten zuten eta haien erara kontatzen zuten. Lan honetan botereak begi onez begiratzen ez zituen hainbat euskal ohitura eta pertsonaiak goraipatu nahi ditugu eta era berean, gizarte horretan emakumeek betetzen zuten funtzio soziala aintzat hartu.
Gidoia erraza eta ulergarria da eta musika ere badu!

Iraupena: 55 minutu
Behar teknikoak

- Entxufe bat
- Mahaia handi bat
- Bi aulki