Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - LURRUN MINEZ - Lurrun minez

LURRUN MINEZ

Lurrun minez

 

Lurrun minez hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Hiruki arrosa.
Gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Lurrun artean desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira.

Drama psikologiko, sozial eta sexual honetan galdera asko planteatzen dira, hausnarketarako gaiak.
Botere harremanek leku nagusia dute, baita horien aldakortasunak ere. Botere harremanak ezberdinak dira posizio sozialaren, adinaren edota bizitzarekiko jarreraren arabera, adibidez. Maritxuen artean intragenero biolentzia gerta daiteke. Gizarte heteropatriarkalean,
hiru pertsonaia hauek, sehaskan gizon kontsideratu zituzten heinean, pribilegioak jaso zituzten eta baita heredentzian biolentzia jaso ere. Batzuek zama gehiago ere badute, maitasun erromantikoa eta honen ondorioz datozen frustrazioak, kasu.
Baina beharrezkoa ote da horrenbeste identitateren gaineko etiketa, horrenbeste teoria? Edo dena justifikatu eta azaldu behar hau ez ote da bestelako boterearengandik jasotako heredentzia kontserbadore patriarkala?
.

Iraupena: 75 min
Behar teknikoak

Muntaketarako beharrezko denbora: 4 ordu ordutan
Desmuntaketarako denbora: ordubete ordutan