Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Lakoste (formatu txikia) - Dxusturi teatroa / Eneritz Artetxe

Lakoste (formatu txikia)

Dxusturi teatroa / Eneritz Artetxe

 

Dxusturi teatroaren aurreko aurkikuntzetako bat izan zen Karramarroa pertsonaia. Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria. Hemen aurkezten dugun Lakoste antzezlanean jarraipena eman nahi izan diogu pertsonaia honi.
Oraingo honetan Karramarroak oholtza gainetik hitz egingo digu zuzenean eta ikuslegoa begietara begiratuko du harekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, familia estandarra, krokodiloak, menopausia, artisten bizimodua…
Umore absurdoak zein beltzak, kritika sozialak eta ironiak zipriztintzen duten testu hau egituratu dugu ikuslegoarengan barrea eta hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz.

Iraupena: 60 min
Behar teknikoak

Eszenatokia
- Gutxienez 2x3 metroko azalera.
Soinua:
- Musika erreproduktore bat.
Argiztapena:
- Frontal bat / Zenital bat
- Argi Mahai bat
- Publikoentzako argia
Bestelako beharrizanak:
- Aldagela
- Ura
- Teknikaria
- Karga eta deskarga egiteko eta autoa uzteko leku libre bat