Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Lakoste (aretoak) - Dxusturi teatroa / Eneritz Artetxe

Dxusturi teatroaren aurreko aurkikuntzetako bat izan zen Karramarroa pertsonaia. Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria.
Hemen aurkezten dugun Lakoste antzezlanean jarraipena eman nahi izan diogu pertsonaia honi.
Oraingo honetan Karramarroak oholtza gainetik hitz egingo digu zuzenean eta ikuslegoa begietara begiratuko du harekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, familia estandarra, krokodiloak,
menopausia, artisten bizimodua…
Umore absurdoak zein beltzak, kritika sozialak eta ironiak zipriztintzen duten testu hau egituratu dugu ikuslegoarengan barrea eta hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz.

Iraupena: 60 min
Behar teknikoak

Soinua:
- PA altabozak
- 2 monitore
- Soinu mahaia
- Cd erreproduktorea edo minijack bat ordenagailu portatil batentzat
Argiztapena:
- 2 PC (2 kw)
- 2 PC (1 kW)
- 7 par (2 Zenbakiduna)
- 11 dimmer kanal
- Programatzeko gai den argi mahaia
- Proiektorea eta pantaila
- HBMI kablea proiektoretik kontrol kabinara
Beharrizanak:
- Aldagela bat
- Ura
- Teknikari bat
- Karga eta deskarga egiteko eta autoa uzteko leku libre bat