Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Laize MC kontzertua - Laize MC

Laize MC kontzertua

Laize MC

 

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea da Laize.

Hamalau urterekin errimatzen hasi zenetik Euskal Herriko toki ezberdinetan kontzertuak eskaintzen ibili da.

Harentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko arma bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahasiz, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rapan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.

Iraupena: 90 minutu
Behar teknikoak

- 3 ahots mikrofono (Shure58 edo antzekoak ), bat mikro-oinarekin
- DJarentzako tarima ( 2x1m )
- DJak irteera estéreo darama (bi DI kutxa beharko dira)